XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nahiz hil ta zeruratu, nahiz kanporat joan, ezta gelditu Arrigorrietan, haur-zaroan on on izandako gizonik.

Hanitz dira ordea Patxi baño okerrago izan diranak.

Jaio ta berehalaxe, iñork erakatsi gabe, hau da handia! gizon haziek bezain ongi zekian piz egiten.

Okerra bazan, ezin ukatu ernea be bazala!.

San Antoneko elizan bataiatu zuten Bilbo'n.

Elizan sartu orduko, amak sabela bethe, ta patxada handiaz zegoan amabitxiren besoetan.

Etzuan erakutsi lotsa handirik aldare nagusi aurretik igaroterakoan, orainan kristau etzalako edo.

Berak gutxien igurikitzen zuanean, ur hotzez busti zuan aphezak.

Zer egin diot nik gizon handi horri, ur hotza botateko? erraiten zuan Patxik bere kolkorako, garraisika hasten zalarik.

Orduan apheza latiñez hasi zitzaion, baña Patxik etzion ulertu hitzik ere.

Berriz aldare nagusi aintzinetik iragan zanean, Patxi negarrez zegoan.

Halaxe egiten omen dute protestanteek.

Baña bakhetu zaite irakurle, neuk, sakonki ezagutzen dutan hunek, benetan erran dezakezut: beste gauzetan akats batzu bazituan ere, Patxi katoliko zintzo bat izan da bethi Jaungoikoari eskarrak.

Goseak akulatuta negarrez hasi ta amaren bularretik lotara, goseak berriz esnatu arte; huna bere zeregin guztiak.

Ile batzuz gero, oratzen ikasi ta iletatik oratzen zuan ama.

Doi doi azkatu amak esku ttipi bat, eta bestearekin oratzen zuan, lehen baño sendoago.

Berak egin beharrean, amak egiten zuan negar orduan.

Etzuan lotsarik iñoren aintzinean.

Behin piz egin zion gainean aphez bati.

Ahalgegabe zikiñak, aphezpiku bati bere, berdin berdin eginen liokean.